XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xabier Narbarte, VII.en Xenpelar sariko txapeldun.

Asteartean Errenterin VII.en Xenpelar bertsolari gazteen txapelketako finala ospatu zen.

Azkenean Lazkaoko Xabier Narbatek jaso zituen irabazlearen txapela eta 35.000 pezeta.

Gainera txapelketako bertso hoberenaren saria ere berarentzat izan zen.

Euskara ikasteagatik diru laguntzak udalak.

Agiri honen bidez, 1987ko Urtarrilaren 1etik abendua arte euskararako ikastaroak egin dituenarentzat Lazkaoko udalak laguntza ekonomiko batzu eskeintzen dituela jakinarazten da.

Eskariak udal bulegoan egin daitezke Abenduaren 9tik 20ra.

Seigarren Mozkorrak mus lehiaketa Lazkaon.

Gaur abenduak 12, arratsaldeko 4,30etan jokatuko da Lazkaon Seigarren Mozkorrak Mus Lehiaketa.

Izen ematea arratsaldeko 3,30tatik aurrera Gerriko edaritegian.

Zortzi erregetako modalitatean jokatuko da, hiru hamarreko berrogei puntukoak.

Bikote bakoitzak 2.500 pezeta ordaindu beharko ditu izen ematerakoan.

Sariak berriz: 1ampdeg; 100.000 pezta eta garaikurra, 2ampdeg; 50.000 pezeta, 3ampdeg; 25.000 pezeta; 4ampdeg; 10.000 pezeta.

Sariak zortzi lehengo bikotentzat emango dira.

Zorion Musika.